KORRESPONDENTZIAK / CORRESPONDENCIAS
EIDER RODRÍGUEZ - BELÉN GOPEGUI
Hona zein den tragedia shakespearetar eta komedia txe-khovtar baten arteko alde nagusia: Shakespeareren tragedia baten amaieran agertokia gorpuz betea dagoela, pertsonaia hilez, eta beharbada justizia nagusitu da, beharbada. Txekhoven antzezlan baten bukaeran, jende guztia desilusionatua dago, guztiz joa, atsekabetua, adoregabetua; baina bizirik. Eta nik bizitza osoan sinetsi izan dut borroka egin behar genukeela, ez gatazka baten amaiera zoriontsu bat izateko gatazken amaiera zoriontsuetan ez dut nik sinesten, soluzio txekhovtar bat izateko baizik.