• Noticias
  • Agenda

 
Presentación “Llavaneres” de Arnau Sanz + Inauguración de su Exposición

EUSKERA

MI CESTA | 0 ARTÍCULOS | 0,00€

BÚSQUEDA

FICHA

14,00€ | COMPRAR

BIODISKOGRAFIAK

IBAN ZALDUA

BIODISKOGRAFIAK. DISKOAK, KASETEAK ETA BESTE ZENBAIT OROITZAPEN FALTSU

EDITORIAL: Erein
AÑO DE EDICIÓN: 2011
PÁGINAS: 200
ISBN: 978-84-9746-663-9

Disponible en 1 semana

Hamlet-entzat hitzak ziren mundu ("words, words, words"), eta hirurogeiko hamarralditik honako belaunaldi gazteentzat, berriz, musikak bildu du mundu hori ("songs, songs, songs"). Iban Zalduaren Biodiskografiak liburuak urte horietxek hartzen ditu musikaz nahi adina hitzaspertu eskaintzeko, eta, batik bat, jada atzean geratu diren nerabezaro-gaztaroko garaiak fikzioan berreskuratzeko.

* Hizkuntza: euskara


--

Led Zeppelin IV Atlantic, 1971 Zorabiatuta sentitu naiz une batez.

Beti gertatzen zaidanmoduan.

Gero, begiak ireki eta kokatzen saiatu naiz. Nire aurrean, morroi bat lurrean eserita, ipurdiz behera erori izan balitz bezala.

Ondoan, Philips plato bat, binilo beltza kontrako norabidean jiraka.

Berehala ulertu dut.

Berriro ere “StairwayTo Heaven”.

Inbokazioa. Astunak dira gero. –Satan al zara? –galdetu dit mutilak. –Nor bestela? –erantzun diot–.

Atzeraka ipini duzu kanta, ezta? –Bai, baina… –Eta hemen agertu naiz, sufre-hodeien artean, ezta? –Bai, baina… –Ez al dut Deabru itxurarik, ala? –Ez da hori, baina… –Ba orain ikusiko duzu zertarako gai naizen –egin dut orro, nire ahots latz-sakonenaz, eta hatzarekin seinalatu dut: nire madarikaziorik boteretsuena bota behar diot amateur ergel honi. Orduan, ezer burutzeko astia izan aurretik, berriro nabaritu dut: hodi batetik xurgatuko banindute bezala. Luze.

Gelditu naiz azkenik, edo gelditu naute.

Berriro zorabio laburra.

Parean, beste gaztetxo bat, begiak arranpalo. Led Zeppelinen diskoa atzera jiraka, pick-up txiki batean. Astunak dira gero.

Desarrollo web |  AVISO LEGAL |  PROTECCIÓN DE DATOS | 

Librería ANTI liburudenda / Dos de Mayo, 2 / 48003 Bilbao / +34 944 150 375 / info@anti-web.com

FACEBOOK
TWITTER
INSTAGRAM
CONSONNI

-