liburudenda
librería
20,00€ | COMPRAR
EKAITZAREN ZIPRIZTINAK
EDITORIAL: ELKAR
ISBN: 978-84-9027-701-0
Disponible en 1 semana
Miren Garate, Ekaitzaren zipriztinak: Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak. Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.
Desarrollo web | AVISO LEGAL | PROTECCIÓN DE DATOS |
Librería ANTI liburudenda / Dos de Mayo, 2 / 48003 Bilbao / +34 613 005 125 / info@anti-web.com
Horario: Lun-Vie: 11-14h y 17-20h Sábado: 11-14h