KABITU EZINA
AINTZANE USANDIZAGA LOPEZ / PILI AGUADO SIERRA (IL. )
Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda
Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko
partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia
zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez
Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan;
egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten
ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik
harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen
duenaren trebeziaz eta ausardiaz.