• Noticias
  • Agenda

 
ZONA DE INTERCAMBIO PARA ESPECIES DE COMPAÑÍA, 2018 -2020 Susana Talayero

EUSKERA

MI CESTA | 0 ARTÍCULOS | 0,00€

BÚSQUEDA

FICHA

19,50€ | COMPRAR

TOTELAK

ETXEGOIEN URIBETXEBERRIA, FERMÍN

TOTELAK

EDITORIAL: Erein
AÑO DE EDICIÓN: 2021
PÁGINAS: 312
ISBN: 978-84-9109-772-3

Disponible en 1 semana

«Euskalduna da… bere aukera linguistikoen gainetik bizitzen saiatzen dena».
«Gure inkontziente kolektibo linguistikoa oso erdalduna da eta erdaraz edozein erregistro onartzen dugu, euskaraz ez bezala, non ia edozerk kanporatzen gaituen narraziotik».


Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean, emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura ekonomiko handia ekar liezaiokeena.
Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio.
Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko.
Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia.
Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino.
Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak.
Ezohiko bidaia liburua dugu Totelak. Espazioan ez ezik, denboran ere bestelako bideak hartu baititu autoreak.
Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzaile bat.

Desarrollo web |  AVISO LEGAL |  PROTECCIÓN DE DATOS | 

Librería ANTI liburudenda / Dos de Mayo, 2 / 48003 Bilbao / +34 613 005 125 / info@anti-web.com

Horario: Lun-Vie: 11-14h y 17-20h  Sábado: 11-14h

INSTAGRAM

-