EGUN BAT PETRE ROMANESCUREN BIZITZAN
XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU
Petre Romanescuri idazlana egiteko agindu dio andereño Itsasok, bere egun bat kontatuz. Petreri, baina, ez zaio idaztea gustatzen, bai ordea zinema. Hortaz, gurasoek oparitutako bideo-kamerarekin hasiko da bere bizitza grabatzen: etxea, familia, auzoa... eta batez ere mendian egingo duten egun-pasa; osaba-izebekin eta eta beste lagun batzuekin patxadan eta umore onean pasatzeko egun hori, hala ere, konplikatu egingo da, eta uste ez bezala amaituko da.