PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN
SENDAK, MAURICE
Maxek piztia-jantzia ipini eta bihurrikeriak egin zituen egunean, amak afaldu gabe bidali zuen ohera. Maxek, gelan bakar-bakarrik dagoela, piztiak bizi diren lekura ibilaldi miragarria egin zuen.
Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria
Egin zituen. Amak esian zion: PIZTIA EZ BESTEA!
eta Maxek erantzun: JAN EGINGO ZAITUT!
Amak, noski, ohera bidali zuen afaldu gabe.
Gau hartan basoa sortu zen Maxen gelan...
Lehen aldiz 1963an argitaratua, Piztiak bizi diren lekuan
obrak nolabaiteko polemika piztu zuen haurren jokabide
ez eredugarria erakusteagatik, baina HGLko klasikoa
eta ezinbesteko erreferente izatera heldu da. Hizkuntza
askotara itzuli da eta inoizko obrarik salduenetariko bat da.