TERRORISMO OCCIDENTAL
CHOMSKY, NOAM / VLTCHEK , ANDRÉ
ESESPERATUEN DOTOREZIA
Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak.
Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira -hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan-. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.
Harkaitz Cano
En este trabajo coral, Noam Chomsky, de la mano del cineasta y periodista de investigación Andre Vltchek, analiza el poder y la propaganda occidental. En la discusión se entreteje la narración histórica con las experiencias personales que han llevado a los dos autores a una vida de activismo y compromiso político. Las conversaciones incluyen recuerdos personales, como el puesto de periódicos de Nueva York, donde Chomsky comenzó su educación política, y analizan las distintas y cambiantes formas del control imperial. En ese camino recorrerán países como Nicaragua, Cuba, China, Chile o Turquía, que ambos conocen a la perfección. Un diálogo profundo y actual que viene a romper muchos de nuestro esquemas mentales; un ataque al pensamiento único y una invitación a pensar de manera independiente y crítica. En definitiva, un soplo de aire fresco que desenmaraña las telarañas tejidas por la propaganda y el engaño occidental. ?Tenemos la responsabilidad de comprobar por nosotros mismos lo que se está haciendo en nuestro nombre?