0
0

Agenda

24/11/2023

Carlo Padialek "Contenido" nobela berria aurkeztuko du ANTIn

Tracking Bilbao 11. festibalaren programazioaren barruan
Carlo Padialek

 

 

 

Azaroak 24, ostirala, 18:00etan

«Contenido» komunikabide digitalen burbuilari buruzko lehen eleberri handia da. Algoritmoen internet, megalomania eta kontsumo irrazionalaren kritika zorrotza. Azken urteotan, hedabide digitalen ugaritzeak EDUKIZ bete du Internet: albiste sinesgaitzak, zalantzazko informazio-balioa duten bideoak, memeak eta artikulu burugabeak. Atzean enpresa-egitura lausoa dago, non inork ez dakien zehazki zer egiten duen eta argitaratutakoaren kalitateak ez du kantitateak beste balio.

Carlo Padialek mundu ezezagun eta eldarniozko baten ateak irekitzen dizkigu eleberri honekin, non New Age filosofiak eta operandi sektarioak egoera eta agertoki zentzugabeak sortzen dituzten. Aurrekaririk gabeko enpresa-burbuila bati buruzko fikziorik errealistena. Algoritmoen internet, megalomania eta kontsumo irrazionalaren kritika zorrotza.

Doako sarrera lekua bete arte.