400M: IRUÑA-VELEIAKO OSTRAKAK, ETA ARKEOLOGIATIK ARTE GARAIKIDERA DOAN BIDEARI BURUZ.
IRATXE JAIO & KLAAS VAN GORKUM
2006an, Iruña-Veleiako arkeologo taldeak aurkikuntza harrigarri bat aurkeztu zuen jendaurrean. Inskripzioak zeuzkaten ehunka zeramika-puskataz ari ziren,
marrazkiekin, latinezko testuekin eta ordura arte aurkitutako euskarazko esaldi zaharrenekin.
Baina laister poza eztabaida bihurtu zen, aditu batzorde batek aurkikuntza ondo landutako faltsutze baten emaitza zela ondorioztatu zuenean. Adierazpen honekiko erantzuna gogorra izan zen, egiazkotasunaren eta faltsutasunaren aldekoen arteko eztabaida amaiezin bat hasiz. Iritzien talkapean lurperatuta, autoritate eta jakintzaren arteko
harremanari buruzko oinarrizko kontuak daude. 400m liburuak honi buruzko hausnarketa bat eskaintzen du, faltsutasun eta egiazkotasunetik harago.
Honetarako, itxuraz sinplea den proposamen batetik abiatzen da: artefaktu eztabaidatu hauek arte garaikideko museo batean erakustearena.