AHAZTU BAINO LEHEN, AMA
ETXABURU OSA, MIKEL
Baneki non bizi diren zure oroitzak
banaka-banaka bildu eta
daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke
mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,
horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,
karameluen ordez
miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak.