0
0

AKAUZAZTE: "AKAUZAZTE DANOK"

 

AKAUZAZTE:
13,00 €
IVA incluido
sin stock
13,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
ARTO ARTIAN

AKAUZAZTE DANOKen jardueraren gune nagusia garai bateko Azkoitiko (Gipuzkoa) hiltegia da. Han ditu taldeak entseatzeko lekua eta beraien diskoak eman dituen grabaketa estudioa. 1992az geroztik, mataderoko txoko-erraien ilunean aritu dira lanean, eta han eman diote musika jitea bere bisio eta amesgaiztoei, han askatu dituzte bere obsesiorik sakonenak. “AKAUZAZTE DANOK” 2002-2008 artean grabatu zen. Urte horietan hiruko taldea, isilik jardun du euren armak zorrozten, diskoko piezak grabatu, berriro grabatu, garatu eta eraldatzen. Etengabeko progresio eta metamorfosian egonik, itxura anitzeko diskoa izan zitekeen, hau horietako bat baino ez da. Aurreko diskoetan jorratutako ildotik jotzen du AKAUZAZTE DANOK. Primitibotasuna eta abangoardia elkarren eraginean dakarren musika, sonoritate industrialak, euskal folkloreko zein Asia eta Afrikako musika tradizionala, gorreria lekarkeen distortsioa, ezinegona sortzen duen zati akustikoa, loop obsesiboak eta manipulazio elektronikoa. “AKAUZAZTE DANOK”en 59 minutuetan gitarra elektriko eta akustiko desberdinek, loop desberdinek eta egitura melodiko desberdinek pixkanaka baina aldi berean modu intentsuan garatzen dira. Oharkabean guztiz harrapatzen gaituen sare sendoa osatzen dute eta motel-motel ito egiten gaitu. Taldeak osatzen dituen ehundurak urratzaileak dira, latzak, lakarrak, gogorra. Doinu blokeak behin eta berriz errepikatzen dira eta eragin hipnotikoa dute, jatorri tribaleko perkusioak
egiturari erritmo irmoz eta indar basatiz eusten dion bitartean. Edertasun bereziarekin batera basa izaera ikaragarria du ikuskizunak. Pieza hertsi eta zail bezain askatzaile eta katartikoak. “Hau beste batek abesteko egiña izan zen” kantaren txalaparta, txori eta ezkila hotsekin hasten da diskoa. Ekaitzaren aurreko barealdia da, gero etorriko den horretarako prestatzen gaituen lasaitasuna. Testua indartzen joaten da pixkanaka, doinu harresitu eta zarata labirintoen bidez tentsioa pilatzen da eta horrekin batera, sorgin bilakatzeko formula-testua errezitatzen dute ahotsek. Lehertzear legokeen sumendi baten antzera, indarra eta energia suma daiteke pieza guzti hauen errai-muinaren baitan eta hainbatetan zarata iraultzaileko leherketetan eta oinarri- oinarrizko taupadetan gauzatzen da; “Gure etxean gaude” edo “Bat”en (2) esaterako.”Ezari emanak” edo “Badaude” bezalakoetan giro ezatsegin eta misteriotsuak pazientziaz garatzen dira, eta trantzerik sakonenean murgilarazten gaituen tentsio bildu eta disonantez osatutako mantra soniko eta elektrizitate estatikoarekin sortzen dira. Zeharkako mehatxuz eta edertasun morbidoz bustitako tonu atmosferiko-anbientala eragiten duen “Armagedon” abestiarekin bukatzen da diskoa. Zeharkatu ezin diren ehundura elektroniko lokartuak dariola, txalaparta sartzen da beste behin ere, eta horrela ixten da diskoa hasieran hasitako zikloa. “Akauzazte Danok”, Akauzazteren birsortzea 2009an. Etengabe bide berri eta ezezagunetan murgiltzen den taldea dator argira, sortu eta eraitsi egiten duen taldea. Bibrazio monolitiko, garbi, magnetiko eta ederrez astintzen gaituen lana, lurretik hartzen duten energia tarteko, lurrean bertan txertatzen diren abestiak, naturaren erritmoari lotuta eta aldi berean, argia eman eta suntsitzen duten indar teknikoekin sintonian.

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    en stock

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    en stock

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    en stock

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    en stock

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    en stock

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    en stock

    21,90 €