ALEA
SARASOLA SANTAMARIA, BEÑAT
BEÑAT SARASOLA Donostian jaio zen 1984an. "Kaxa huts bat" izan zen idazlearen lehendabiziko liburua, poesiazkoa, Susak 2007an argitaratua. ALEA du izenburua Sarasolaren liburu berriak, bigarren poema bildumak. Abangoardia grinaz eta sarritan narrazio airez, jendez mukuru den giro urbanoaren zurrunbiloan sartu ditu atzaparrak, eta eguneroko bizimoduaren kronika petral eta makur bat egiten du.