ATERPETUAK
HAZTEGI, HILTEGI ETA BESTELAKO ZAPALKUNTZA ZENTROETATIK ASKATUTAKO ANIMALIAK
TRAS LOS MUROS
Tras Los Muros ekintzaile antiespezistaren Refugiados liburua euskaraz eman nahi du NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboak. Lana itzuli du, hartara gogoeta bultzatzeko herritarren artean gizaki ez diren animaliekin dugun harremanari buruz, euskaraz. Liburuan, Madrilgo Wings of Heart babeslekuko egunerokoa kontatzen da; 300 animalia baino gehiago bizi dira han, guztiak haztegi edo hiltegietatik erreskatatutako norbanakoak. Aitor Garmendia-Tras Los Muros argazki kazetariak bi hilabete eman zituen animaliokin, eta esperientzia horren ondorio dira Aterpetuak liburuan jasotako irudiak eta testuak. Babeslekuko animaliak dira irudi eta testuotako protagonista, non agerian geratzen baita industriak haien egunerokoan betirako utzitako arrastoa. Aterpetuak lana mugarri da antiespezismoaren esparruan, eta NOR Euskal Herria Antiespezistak euskaraz argitaratu nahi du. Antiespezismoa, euskaraz, auzolanean.