ATONDU. XXL. MENDERAKO PROPOSAMENA
ALBISU IRIARTE, ANE
Liburu honetan jantziari berari baino ia garrantzi handiagoa eman zaio janzteari, prestatzeari edo atontzeari, trdiziozko euskal jantziak atontzeari, alegia. Aurreko belaunaldietako jantziak berrezkuratzeko nahiz berriak egiteko garaian, oso kontua hartzekoa baita zergatik, zer, nola, noiz eta zertako janzten ditugun tradizioz jaso eta euskal jantzi bihurtu ditugun baserritar jantzia, poxpolin jantzia, arrantzale jantzia eta beste hainbat.