BERA MUSIKA (EUSKERA)
SALGADO MENDEZ, PABLO
Begi bistakoa (edo belarri entzutekoa) den arren eta zaletuen artean behin eta berriro agertzen den gaia izan arren, gaur arte inork ez du jorratu eta dokumentatu Berako herriak euskal musikaren sorkuntzari dakarkion fenomeno berezia. Denon ahotan (eta belarritan) zegoen eta dago garrantzi hori. Izan ere, eztabaidaezina da zenbat musikari, disko, soinu eta kontzeptu ekarri dituen Euskal Herriko gainerako soinu-eszenara. Baina, zeinek lotuko zion arrana katuari?
Liburuak luze eta zabal jorratzen du, 50 elkarrizketa baino gehiagoren bidez, zergatik sortzen duen herriak musikari kopuru eta kalitate hori, zergatik esan dezakegun fenomeno baten aurrean gaudela eta zergatik uste dugun Euskal Herri osoko herri interesgarriena dela musikari dagokionez.