BISITA
ANTJE DAMM
Bakarrik eta beldurtuta bizi da Elise. Egun batean, zerbait arraroa sartuko zaio hegan leihotik etxe barrura. Eta biharamunean bisita bat izango du: dena aldatuko dion bisita
Istorio atsegin eta eder bat, non jakin-minez beteriko ume batek andre baten bakardadean muturra sartzen duen. Horrela, nahi gabe, umeak argia eta kolorea ekartzen ditu andrearen bizitzan.
Hiru dimentsiotako agertokiak marraztu eta muntatu eta gero horiei eginiko argazkiekin ilustratu du Antje Dammek liburu zoragarri hau, istorioarekin bikain bat eginez.