BIZIEI ERE OMEN
FRANCISCO JAVIER IRAZOKI / ITZULPENA: JUAN KRUZ IGERABIDE
Nire ezinegona asalduraz mozorrotu zen
eta laino luzearekin bidaiatu zuen
nerabezaroko guduetara.
Poemek eta kantek
babes bi osatu zituzten.
Gure gidari gazteak
itxuraz aldatzen ziren
tirania baten grisa uxatzeko.
Amodioaren lehen dosiekin
ez nuen mozkorrik ezagutu,
beldurraren jausialdiak baino ez.
Emakume bat izan zen arrakala,
errealitatean barna sartu
eta errua segaz mozteko.