BUDAREN HITZA
MAHATHERA, NYANATILOKA
Historia osoan ezagutzen den pertsonaiarik handienetakoa dugu Sidarta Gautama, K.a. V. mendean Indian sortua: Buda, ?Argitua?, ?Iratzarria?.
Gizaki guztion antzera, sufrimenduarekin aurrez aurre topo egin zuen. Eta gizaki guztion antzera galdetu zuen: Nola libratu sufrimendutik? Gizaki gutxik bezala aurkitu zuen bidea, bere baitako argiari jarraituz. Eta izaki guztiekiko gupidaz, sufrimenduaren bihurgune eta korapilo kontaezinak askatzen laguntzeko asmo bikainez, bidea erakutsi zuen: desatxikimendua.
Lau Egia Nobleetan bildu zuen desatxikimenduaren jakinduria gorena, eta horixe eskaintzen dizu liburu honek. Budaren irakaspen nagusien bilduma duzu, Nyanatiloka Mahathera (1878-1957) maisu beneragarriak eratua. Budismoko klasiko bilakatu da.
Ezin gaurkoago da Budaren hitza Ekialdean nahiz Mendebaldean.