BUTROEKO USO ERO
OIHANE AMANTEGI ESCRIBANO & UNAI GONZALEZ MARTINEZ
Eleberri gotiko honek izu psikologikoaren mugak haztatzen ditu. Barruan, bederatzi ilustrazio original aurkituko duzu, bat kapitulu bakoitzeko.
Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Askotariko pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu. Gogoaren sakonenera sartuko zara.
Gure protagonista gazteak abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikustearekin amesten du. Ezkutuan sartzeko modua aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. Plan ona zehaztea ez da nahikoa izango, bere pentsamenduak gero eta nahasiagoak baitira; errealitatea, gero eta ulergaitzagoa. Badirudi mundu guztiak mezu bera xuxurlatzen diola: "Uso Ero".
Kontakizun gotiko honek erabat liluratuko zaitu: izu psikologikoa, poesia eta umorerik jatorrena. Non dago ametsa errealitatetik bereizten duen lerro fina?
