DENBORA
CUNILLÉ, LLUÏSA
?Denbora? -?El temps?, jatorriz-, elkarrizketa laburrez osatutako antzezlana da. Bi protagonista, Emakumea eta Gizona, eta erreferente gutzi, Gizonak lan egiten duen eta Emakumeak zuzentzen duen enpresako bulego txikia, zaharkitua, baztertua. Beraien arteko harremana lankideen arteko elkarrizketa zuzenen bidez azaltzen zaigu, nahiz eta Cunilléren trebeziarekin, testuak gordetzen dituen isilune eta ilunekin apurka apurka beraien bizitzako momentu garrantzitsuak ezagutuko ditu. Betiere denobara ardatza dela, bizitza, pixkanaka-pixkanaka baina etenik gabe husten doan hare-erloju baten gisa. ?Denbora? Premi Born de Teatre sariaren irabazlea izan zen 2010ean