FASHION
AIERTZA, MARIBEL
Maddi desagertu egin da eskolakideekin eginiko irteera batean daudela. Ertzainari deitu eta ikerketalanak hasiko dira. Desagerpena ihesa izan da, ordea, sarean ezagutu duen gizon gazte batekin ospa egin du Maddik, sinetsita baitago haren ondoan bere bizitzako ametsa beteko duela: jantzidiseinatzaile bihurtu. Aurki bihurtuko zaio ametsa amesgaizto. Harrapatuta ikusiko du bere burua beste emakume batzuekin batera, jantziak faltsifikatzen dituzten lantegi batean.
