FEREKA
MARÍA OSES - LIBE ARGOITIA
Maria eta Libe gara, eta "Fereka" poesia-bilduma ilustratua argitaratuko dugu laster. Autoeditatu egingo dugunez, zenbat ale eskatu jakin nahi dugu aurretik, eta horretarako zure laguntza behar dugu. Liburua nahi izanez gero, bete galdetegia, mesedez; nahikoa da izen-abizenak, ale kopurua, liburua jaso nahiko zenukeen herria eta kontakturako telefono zenbaki bat zein helbide elektroniko bat zehaztea. Gero ere izango da erosteko aukera, baina eskertuko genizuke aurretik eskatuko bazenu. Kalkulatzen dugu 15ren bueltan egongo dela prezioa, baina guztira inprimatutako aleen araberakoa izango da.