0
0

GEORG TRAKL ANTOLOGIA

TRAKL, GEORG

GEORG TRAKL ANTOLOGIA
10,00 €
IVA incluido
sin stock
10,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2014
ISBN:
978-84-92468-52-2
Páginas:
64

Georg Trakl 1887an jaio zen Salzburgon, Austria-Hungaria inperioko hiri garrantzitsuenetako batean. Farmazia ikasketak Vienan egin eta horixe izan zuen ogibidea aski gazterik zela, hogeita zazpi urterekin, zendu zen arte. Krakovian hil zen, Lehen Mundu Gerraren hastapenetan. Gaztetan hasia zen droga menpekotasun arazoak izaten eta kokaina gaindosi baten ondorioz hil zen, eritegi militar batean.
XIX. mende amaiera eta XX. mende hastapenean Austria-Hungariako inperioan bizi izan zen loraldi kulturalaren partaide izan zen Trakl, eta baita inperio haren gainbeheraren testigu ere. Kontuan har dezagun Karl Kraus, Sigmund Freud, Oskar Kokoschka, Adolf Loos, Arnold Schönberg eta Ludwig Wittgensteinen garaikide izan zela, eta haietako zenbait pertsonalki ezagutu zituela. Wittgensteinen laguntza ekonomikoa izan zuen, esaterako, eta haren eta Ludwig von Ficker editorearen sostenguari esker lehenengo poema liburua argitaratu zuen: Gedichte (Poemak). Hil aurreko urtea izan zen hura, 1913a, eta hala, ez zuen betarik izan bizi zela beste poema-libururik kaleratzeko —aldizkarietan argitaratutako poema solteak zeuzkan—. Hil ondoren argitaratu zen Traklen bigarren poema-liburua, Sebastian im Traum (Sebastian ametsetan).
Trakl erromantizismo germaniarraren eta espresionismoaren arteko katebegi funtsezkotzat jotzen dute adituek. Lehenengo espresionismoaren aita ponteko dugu, nolabait, Ernst Stadler eta Georg Heym poetekin batera. Zehazkiago, Friedrich Hölderlinen uberan kokatzen da eta modernismoari ateak irekitzen dizkio literatura alemaniarrean; alegia, bide egiten die Gottfried Benn, Bertolt Brecht, Paul Celan eta enparauei. Garaiko beste poeta germaniar handiaren garaikide izan zen, halaber, hots, Rainer Maria Rilkeren garaikide, zeinak Traklen heriotzan zera esan omen zuen: Wer mag er gewesen sein? (Nor izan ote zen?).
Antologia honen irakurleak erraz asko ikusiko duenez, Traklen poesiaren elementu nabarmenetako bat da izadiaren zabala nola ekartzen duen lerroetara, nola murgiltzen dituen letra artean naturako kolore, landare, bazter gisa guztietakoak. Etxe barruan kokatua den poema batean ere, “Gela abandonatu batean” poeman, ikusi ahalko dugu natura nola sartzen den zirrikitu orotatik. Poemetarik ugari dira istant labur baten irudikapen poetiko zehatz, aberats, baina era berean soila, zarata handirik gabea. Aitzitik, irakurleak halako desosegu sentipena jasoko du maiz. Ez da hondamendi alimalekorik deskribatzen, baina sumatzen da sumatu pieza guztiak ez daudela beren lekuetan. Haustura moduko bat ageri da, ni poetikoa eta haren inguruaren arteko haustura modukoa. Bakardadez ehuntzen dira poema askotako lerroak, eritasuna (legenardunak), heriotza, errepikariak dira, hala nola malenkonia. Horregatik, ez da harritzekoa udazkena eta haren koloreak izatea nagusi Traklen aleetan. Gizakia, izadiarekin batera, itzaltzen ari da ezarian, hondamenera hurreratzen. Garaiko beste hainbat artistaren lanaren antzera, Traklen poesia, helarazten duen ezinegonean, gertakariei aurreratu zitzaiela ematen du. 1914. urtean hil zen Trakl, hurrengo urte eta hamarkadetan etorriko ziren zorigaitzen atarian.

Artículos relacionados

  • FERMENTOS
    FERMENTOS
    , BASQUE CULINARY CENTER
    El gran libro de referencia de la técnica del fermentado con todos sus fundamentos y las últimas técnicas y tendencias.La fermentación constituye un delicioso proceso colaborativo que ha dejado una huella trascendental a lo largo de nuestra historia, a partir de la acción invisible y conjunta de microorganismos de diversa naturaleza, regulados en mayor o menor medida por seres ...
    en stock

    44,95 €

  • TRAMPA DEL AUTOENGAÑO, LA
    TRAMPA DEL AUTOENGAÑO, LA
    LOPES, CARLOS
    ¿Por qué, después de décadas de cooperación, Europa sigue viendo a África como un continente que necesita ser salvado? Carlos Lopes analiza en estas páginas la relación económica entre ambos continentes y las narrativas estigmatizadoras que distorsionan la percepción del desarrollo africano. Muestra cómo las políticas europeas, envueltas en un discurso altruista, perpetúan mas ...
    en stock

    21,50 €

  • COST REAL DEL MENJAR BARAT, EL - CAT
    COST REAL DEL MENJAR BARAT, EL - CAT
    CAROLAN, MICHAEL
    Michael Carolan, una de les veus més influents en la política alimentària global, exposa amb claredat i profunditat la gran contradicció del nostre temps: el menjar barat és, en realitat, extraordinàriament car. El sistema alimentari que promet accessibilitat i abundància genera costos ocults que recauen sobre la salut pública, el medi ambient i les generacions futures. Carolan...
    en stock

    24,00 €

  • NO HAY QUE TOMAR A LOS IMBECILES POR GENTE
    NO HAY QUE TOMAR A LOS IMBECILES POR GENTE
    EMMANUEL REUZE, / NICOLAS RUHAUD,
    UN CÓMIC FEROZ Y CORROSIVO QUE DINAMITA LOS LÍMITES DEL HUMOR ¿Estudias, trabajas, llevas una vida de mierda? Entonces no lo dudes, este es tu cómic. Lo protagoniza gente como tú: precaria, miserable, ilusa. En sus páginas encontrarás aplicaciones de móvil para hurgar en la basura, anuncios de consumo salvaje, consejos prácticos para sobrevivir a la saturación hospitalaria y un...
    en stock

    28,00 €

  • UN DESTINO COMÚN
    UN DESTINO COMÚN
    LUCRECIA MARTEL
    Este libro reúne por escrito una serie de intervenciones públicas de la directora argentina Lucrecia Martel. A lo largo de diez conferencias y clases, dictadas entre 2009 y 2025 en instituciones y festivales de Argentina, España y Uruguay, transcriptas aquí por primera vez, Martel comparte los recursos que activan su cine y su particular relación con el sonido, al tiempo que am...
    en stock

    23,00 €

  • VIDAS DESCONTADAS
    VIDAS DESCONTADAS
    VIDES, EQUIPO
    ¿Cómo es la existencia cuando no hay cobijo, ni protección, ni refugio? ¿Se existe sin la visibilidad que da ser parte de un relato común, o de un registro? ¿Qué alternativas se abren en un contexto así, tan desolador? ¿Y cómo es posible contar si no se tiene ni cuentas ni cuentos, no unos que reconozcamos, si aquello que buscamos contar quedó fuera de todo «registro sensible»?...
    en stock

    18,95 €

Otros libros del autor