GOSE HANDIKO BELDARRA
CARLE, ERIC
Liburu jostailu honetan, errealitateko istorio bat kontatzen zaigu: beldar baten metamorfosia, hain zuzen.
Arrautzatik ateratzean gose handia sumatzen du eta janari desberdinak jaten ditu liburuan zuloak eginez. Betekada ederra hartu ondoren, kuskua egiten du eta handik aste batzuetara... zer aterako da?
Adina: 6tik gora
Emozioz beteriko ibilbidea asteko egunetan, zenbakietan, frutetan eta jaki goxoetan zehar. Haiekin, halako betekada egingo du beldarrak ezen metamorfosira arte ez da bere onera etorriko.