HAIZEA AURPEGIAN
YURREBASO, IKER
![HAIZEA AURPEGIAN HAIZEA AURPEGIAN](https://www.anti-web.com/es/images/NOportada.jpg)
Haizea aurpegian behar heterodoxoa da, autorearen antzera (tipo kurioso moduan definidu eban Urtzi Barrenetxea aurkezleak Yurrebaso atzo). Argentinarako joan-bertan sei hilabete egon-etorriaren kronika-edo, Lemoako gaztetxearen blogean argitaratutako testuak, Chorizo de locxs izenburupean. Ikutu poetikoa, kronika soziala eta emozioen leherketak, kokteleran ondo nahastuta. Ilustrazinoak Maite Yurrebasorenak dira eta hitzaurrea, Kepa Betzuenena. Liburua Begitu-lagunek debalde jasoko dabe eta erosteko aukerea be egongo da.
Aurkezpena be berezia izan zan, eta ez bakarrik hurreratu zirean 90 lagunekaitik, kopuru ezohikoa antzeko ekimen batean. Protokolozko sarreraren ostean hasi zan ikuskizuna. Iluntasuna, berbak atriletik eta antzerkia taula gainean, pantailako irudiek lagunduta. Hemengoak eta hangoak, arrazoiak eta atxakiak, iraultzarekiko maitasuna, kontraesanak eta guzurrak, tabernako eztabaidak eta mitin sutsuak 40 minutu inguruko saioan. Herri-kultura ikutu underground bategaz, bertako sortzaileen eguna (idazle, aktore eta teknikari). Amaieran, aldarri bat, burrukaren beharrarena mundu barria egiteko.
[iturria: https://igorresarean.wordpress.com]