HAMAIKA KUTIXI FILOSOFIKO
11 testuz, 11 ilustrazioz eta horietako bakoitza lantzeko 11 galdera posible biltzen dituen 11 txartelez osatutako euskarazko materiala.
Maddi, Izaro, June eta Xabi gara, Oi(h)artzun Filosofikoa josten duen laukotea. Ia bost urte daramatzagu, hainbat sortzailerekin batera, herrian Haur Filosofia saioak antolatzen. Herritarrei eskainitako Ilunabar Filosofiko irekiak ere antolatu ditugu, hainbat formakuntzekin batera. Saio horiek guztiek berretsi egin dute gure hasierako hipotesia: ez dago gai filosofikoei buruz hausnartzeko adinik. Halaber, espazioak eta euskarazko materialak urriak dira.
Hutsune horiei erantzun asmoz, eta Haur Filosofia oinarri izanik, laster eskuartean izan dezakezun materiala sortu dugu; pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarriak eskaintzea xede duen kutixi-kaxa.
Esan beharrik ez dago hamaika direla filosofiak dituen adarrak. Hala, 11 dira guk bilduma honetarako hautatu ditugun gaiak. Gai horiek lantzeko elkarrekin lotura zuzenik ez duten kontakizun eta ilustrazio sorta bat osatu dugu. Material honek adin guztietarako balio du eta hartzailea izango da nahi besteko sakontasun maila emango diona.
Kutixiak eta sortzaileak
Zein dira kutixiak eta nor dira sortzaileak?
1. Filosofia: Pello Añorga Lopez eta Idoia Beratarbide Arrieta
2. Egia eta pentsamendua: Ane Labaka Mayoz eta Mariñe Arbeo Astigarraga (Txakur Gorria Sormen Kolektiboa)
3. Errealitatea(k): Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Etxebeste Liras
4. Gizakia: Oier Guillan Bermudez eta Iosu Mitxelena Unsain
5. Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri
6. Kultura eta kulturak: Jon Martin Etxebeste eta Alaia Gaztelumendi Mendarte
7. Ongia eta gaizkia: Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Ane Narbarte Lasa
8. Elkarbizitza: Karmele Mitxelena Etxebeste eta June San Sebastian Sein
9. Gizakia eta natura: Antton Kazabon Amigorena eta Jokin Mitxelena Erize
10. Emozioak: Miren Agur Meabe Plaza eta Eider Eibar Zugazabeitia
11. Etika eta politika: Agustin Arrieta Urtizberea eta Ainara Lasa Perez