HASERREA
ASTIZ, IÑIGO / SALABERRIA, LEIRE
Bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bilduma da Kuku!. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak.
Iñigo Astizek eta Leire Salaberriak sortutako album ilustratuak haserrea du abiapuntu. Haserreak beldurrak uxatu eta mehatxuei aurre egiteko indarra ematen du. Baina arriskutsua ere izan daiteke. Mireiak inurriak gutxietsi eta bortizki zanpatu ditu. Baina inurriek ere, txikiak eta ia ikusezinak izanagatik, sufritzen dute, eta haserretzen dira.