HATZAMARKA
SATRUSTEGUI ANDRÉS, IÑIGO / AZKETA ETXEBERRIA, JULEN / IDOATE ERREA, MAITE / TRISTAN VILLANUEVA, MIK
Hatz(a)marka taldearen lehendabiziko lana duzue hau: I, 40 testu eta 40 irudi biltzen dituen liburu kolektiboa.
Iruñerriko 8 gaztek osatzen dugu Hatz(a)marka. Proiektu hau, ibilbide eta esperientzia anitzeko gazteon batzeko eta elkarlanean sortzeko beharraren ondorioz sortu zen, eta Iruñerrian gazteok euskaraz sortzen ditugun lanen erakusleiho izan nahi du, helburu argi batekin: etorkizunean, Iruñerriko sortzaile gazte eta euskaldunek euren proiektuei bide ematea.