IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA
ZALDUA GONZALEZ, IBAN
Hogeita bat ipuin bildu ditu Iban Zalduak "Idazten ari dela idazten duen idazlea" honetan, gai baten inguruan ardaztuak denak ere: literatura, idazleak, itzultzaileak, irakasleak, irakurleak, dendak, irakurle-klubak, sariketak, kritikariak? Literaturaren mundua bere osotasunean erakutsi nahi izan du, baina, horrez gain eta horren gainetik, ipuin onak idatzi ditu Zalduak: labur-laburrak batzuk, flash baten modukoak, eta luzexeagoak besteak, istorio bat garatzen dutenak; fantastikoak eta errealistak tartekatzen dira, teknika desberdinak erabiltzen dituztenak, ironikoak eta serio antzekoak?
Hitz batean: egungo euskal literaturan ipuingintzak teorian nahiz praktikan duen aldezlerik handienetako baten obra berri bat, generaren zaleek estimatuko dutena.