IRUDIEN ETA HITZEN LIBURU POTOLOA
KÖNNECKE, OLE
Liburu honetan erakusten da haurraren ia ingurune guztia marrazkietan eta hitzetan: etxe barruko gelak eta bertan dauden gauzak lehenbizi; lorategia gero eta kanpoko mundua bere auto, hegazkin eta itsasontziekin, izadia bere landare eta animaliekin, baita musika eta kirola ere, jokoak eta jolasak... eta beste gauza asko zuk zeuk zeure ipuinak sortu ahal izateko.
Izena, mesedez? Andres G. Ruiz G puntua? Beude lasai lehengo eta oraingo lekaimetxoak. Ordu bietan Frontoian ez da gustu txarreko nobela zatarra. Edozein erakundek nahiz Sorkundek homologatzeko moduko istoriotxoen batuketak ekarritako Istorioa da. G puntutik daukan ia bakarra egilearen izaera Gipuzkoarra eta Gastronomiaren presentzia dira. Hurbilago dago M puntuaren misteriotik, Maitasun istorioez beterik baitator: Teresa eta Andres, Daniela eta Mario, Raimundo eta Manuela, Magdalena eta Anizeto, Satis eta Bilboko Atletik… Neurologoek erabateko esplikazio zientifikoa ematen diguten artean literaturan aurkitu behar zer den hainbeste lan ematen digun "maitasuna" delako hori. Nobelatxo honek lagunduko ahal du misterioa argitzen. Maitasun istorioak, ia sugetzarraren neurrirainokoak, ez, ordea, Venezuela edo Kolonbian… edo Arraldeko platoetan, Bedaiopen baizik, Bedaioren azpian alegia, Roberto sukaldari maisuaren eskuek maneatuta. Memoriaren M puntua ere badauka nobelak eta M letrarekin hasten den beste zerbait ere bai: Memelo edo Mozoloa. Misterio hau argitzeko liburua irakurri behar