ISTURITZETIK TOLOSAN BARRU
ARTZE, JOXEAN
XX. mendeko 60eko hamarkadan bide berriak jorratzen hasi ziren, literaturan, artean, musikan, dantzan, antzerkian, zinean
Agian, inoiz ez bezalako eran, sustraituak bezainbat irekiak, garaikide eta, maiz, are abangoardian.
Joxanton Artzeren "Isturitzetik Tolosan barru" ez-ohiko poesia liburua testuinguru hartan kokatzen da. Bertan, gai berriak, maiz beligeranteak, irudi berri eta esanguratsuez hondutako poemak -poesia espaziala-, joko eta artez beteak, kolore eta tipografia desberdinez taxutuak, erantsitako diskoan ahots eta doinuz osatuak... Literatur balioaz gain, esperimentazio eta abangoardiako artelana zen. Mugarri bat gure literaturgintzan
eta diseinuan.
Bertako poemei dagokienez, asko dira musikatu, kantatu eta sozializatu izan direnak; batzuk (Txoria txori, adibidez) erabat erreferentzial bilakatzerainoko arrakastarekin.
Ia 40 urte pasa dira. Aspaldi agortua izateaz gain, letren historia eta paiasiatik desagertua da, ezagutu ere ez da ezagutzen... Hori da faksimile eran egiten den berrargitalpen honen arrazoia: ezagutzera ematearekin batera gure letretan daukan tokia aitortzea.