IZAN BAININTZEN NAFARROAKO ERREGE - ERRESUMA ETA FEDEA II
ERRESUMA ETA FEDEA II
EPALTZA RUIZ DE ALDA, AINGERU
Horra Paris, mundu unibertsoko hiriburua, horra Frantziako erregeren gortea, handikeria, mirari eta desmasia guztien gertalekua: diplomaziaren borrokaldi finak eta kaleko ezpata-ukaldiak, arerioen pozoiketak eta ohe-lagunen trukaketak. Parisera abiatu da Henrike Nafarroako printzea eta higanoten burua, Frantziako errege katolikoaren arreba Margaritarekin esposatzera, eta berarekin darama Joanes Mailu, sinesmenez erresumaren zerbitzari leialena eta eitez printzearen berdin-berdina, Albret eta Borboitarren sasiko odola baitabil haren zainetan.
Batere uste ez duela, gorteko intrigetan katigaturik ikusiko du Joanesek bere burua, eta ezpatari gogor zenak jauregiko solas eta jolasetan trebatu beharko du, hango azpikeriei eta hemengo zeladei ihes egingo badie. Eta hurbil da Parisko San Bartolome bezpera: katolikoek higanot guztiei lepoa egitea erabaki zuten gaua…
Mailuaren odola bikainari jarraipena eman dio Epaltzak Erresuma eta Fedea trilogiaren bigarren alean, lehen partearen maisutasunari koxka bat eransten baitio, gure herriaren historian giltzarri bezain ezezaguna zaigun garai liluraz beteriko bat abilezia apartaz nobelatuz.