JAINKOA IZAN NAHI ZUEN AUTOBUS-GIDARIAREN ISTORIOA ETA BESTE BATZ
KERET, ETGAR / ITZULTZAILEA : ITZIAR OTEGI
Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa 1998an argitaratu zen estreinakoz. Liburu hau osatzen duten lau ipuin eta nobela laburrean, Tel Aviv aldean bizi diren zenbait pertsonaren istorio nahasi eta batere epikarik gabeak deskribatzen ditu autoreak, egoera barregarri eta aldi berean trajikoen bidez, umore absurdoa eta hizkera ironiko harrigarria baliatuz.
Ipuin hauetan aurkituko ditugu, besteak beste Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidari bat, infernuko atarian bertan kokaturiko denda bat, eta suiziden mundua, geurearen hain antzekoa...
Etgar Keret (Tel Aviv, 1967) israeldar idazlerik arrakastatsuenen artean dago. Horrez gain, irakaslea da Tel Aviveko Unibertsitatean, eta Israelgo telebistan ere aritua da. Meduzot filma zuzendu zuen, zeinak Camera d'Or saria eskuratu baitzuen Canneseko Zinemaldian.
Etgar Keret-ek hizkera arrunta erabiliz eta umore beltza, surrealismoa eta ironia nahastuz kontatzen ditu bere istorioak, non bizikide baitira soldaduak, judutar ultraortodoxoak eta israeldar arabiarrak, eta egungo israeldar gizartea deskribatzen baita. Hori dela eta, hebreerazko egungo narratibaren erakusle gailentzat jotzen da Keret.
"Ipuin hauetan kontatzen diguna da gaur egungo gazte israeldar baten ikuspegia eta beraiek daukaten errealitatea eramateko zailtasun hori."
Itziar Otegi (Itzultzailea)