KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI
ROSA LUXEMBURG
1915eko otsailean atxilotu zuten lehenen- goz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alema- niako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen. Alemanian errusiar sozialdemokra- tak eta sozialista iraultzaileak defendatu ohi zituen euren ekintza politikoengatik herrialdetik kanporatzeko arriskuan zeu- denean. Ados ez bazegoen ere insurrekzio espartakistan parte hartu zuen. Gobernu sozialdemokrataren errepresio oldean hil zuten, 1919 urtea hasi berritan. Gutunotan naturarenganako maitasuna adierazten du. Kartzelan egondako hiru urte eta lau hi- labeteetan artikulu politikoak eta manifes- tuak idatzi zituen, noski, baina bere lagun Sophieri idatzitako gutunotan nabarmen- tzen da ez ziola uko egin edertasun esteti- koari: musikari, literaturari, txorien txioei, bizitzako une ederren oroitzapenei.