KOKOAK
EIBAR, EIDER
KOKO MAKO / MAKI MOKO / KAKO MAKO / KOKO MIKO hitz-joko magikoa abestu eta Kokoak azaldu dira, izaki fantastiko txikiak, gure sorkuntza artistikoko lanetan laguntzen digutenak marrazkietan zulotxoak egin eta bertara sartuz. Koko bat galdu egin da eta, Mae, Io eta Ur haur marrazkilariekin batera gu ere Kokoen mundu irudimentsu horretan sartuko gara urmargoak, koloretako arkatzak, argizariak, akrilikoak, gouachea eta teknika digitalak nahastuz eraikitako ilustrazio koloretsuen bidez. Kolore kaieran barrena, margoen basoa, koloreen urmaela, ideia jaioberrien lorategia eta Kokoen herrixka ezagutuko ditugu eta baita bertako bizilagunak ere, Kokoen lagun diren izaki miresgarri, mitologiko ikusgarriak. Marrazteko gogoa pizteko, Kokoak ezagutzeko eta lagun berriak aurkitzeko abentura koloretsua dugu hau.