MATIASEN AMETSA
LIONNI, LEO
Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena. Handitzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko. Baina Matiasi zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean, erantzuten zuen:
«Ez dakit? Mundua ikusi nahi dut».
Artea, mundu osoko kulturaren eta jakintzaren erakusleiho gisa; sorkuntzaren eta askatasunaren adierazpen gisa; errealitatea eraldatzeko bide gisa. Museo batera egindako lehen bisitak bizitza aldatu dio Matiasi, eta bere etorkizuna bideratzen lagundu dio: ganbara apal batean bizi izatetik bidaiatzera eta bere margolanak nazioarteko prestigioko aretoetan erakustera.
Leo Lionnik zenbait estilotara hurbiltzen gaitu, portreta historikoen eta izadi hilen klasizismotik inpresionismo, kubismo edo surrealismoaren tankerako arte-abangoardietara. ?Matiasen ametsa? haurrak hezkuntza estetikoan eta formakoloreen interpretazioan abiarazteko album bat da. Fantasiaz betetako istorio hurbil baten bidez, eta collage erako aberastasun kromatiko handiko ilustrazio deskriptiboen bitartez, egileak bere bi grina nagusiak partekatzen ditu irakurleekin: artea eta musika, haurtzaroa markatu baitzioten eta gaur eguneko haur literaturako erreferente nagusietariko bat bihurtu baitzuten.