MIGEL MARMOLEN HAMAIKA ETA BAT JAIOTZAK
DANI FANO
Ilopangoko familia txiro bateko seme txikiena izanik, Migel Marmolek zapatari-ofizioa ikasi zuen gaztetan, baita sindikatuak eta langile-federakuntzak antolatzen ere. Horrela, 1930ean, El Salvadorreko Alderdi Komunista eratu zuen beste kide batzuekin. Martinez jenerala buru zuen gobernu totalitarioaren aurka jardun zuen 1932ko indigena eta langileen matxinadaren antolakuntzan Farabundo Marti, Feliciano Ama, Chico Sanchez eta beste hainbat burkideren ondoan. Migel atxilotu eta fusilatu egin zuten gainerako burkideak eta beste milaka indigena bezala. Eta aihotzaz eman zioten azkena. Ustez. Migelek ez baitzuen mundu hau uzteko asmorik, aurre egin zion heriotzaren diktadurari ere. Harrezkero, mehatxatua, atxilotua nahiz torturatua, ez zion justizia sozialaren alde borrokatzeari utzi.