0
0

MIROSLAV HOLUB ANTOLOGIA

HOLUB, MIROSLAV

MIROSLAV HOLUB ANTOLOGIA
10,00 €
IVA incluido
sin stock
10,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2016
ISBN:
978-84-92468-90-4
Páginas:
64

Menturaz, ez dira erraz uztartzekoak zientzia eta poesia, bataren arrazoimena eta bestearen sentsibilitatea. Ezagun dugu, baina, artegintzan salbuespenetan topatzen ditugula maiz emakari ederrenak. Miroslav Holub-ek, bada, horixe gorpuzten du nolabait. Zientzialaria —immunologoa— ofizioz, poesiari eskaini zizkion aisialdiaren ordurik preziatuenak. Behin aitortu zuenez, Txekiako Idazleen Elkarteak ikerlari gisa jasotzen zuen soldataren halakoa eskaini omen zion bi urtez buru-belarri poesiagintzan jardun zezan. Eskaintza baztertu zuen batetik ikertzeari utzi nahi ez ziolako, eta bestetik, poesia idazteko denbora guztia izanda lerro bakar bat idatziko ez zuen beldur zelako.
Holuben inguruko gorabehera hauek guztiak hutsalkeriak lirateke baldin eta haren poesian bere ofizioaren arrastorik ez balego. Baina Holuben poesian begirada zientifikoa ez ezik haren lengoaia eta haren galderak ageri dira behin eta berriz. Bi mundu ustez hain banandu horien uztartzeak arriskuak eduki bazituela kontziente zen, baina artez erabili zituen metafora zientifikoak, Mikroskopioan poema ederrean adibidez.
Denak ez dira, halere, zientzia kontuak. Humanista antzinakoen erara, espiritu eta so ireki eta zabalekoa zen, eta horregatik, munduarena eta jendearena den orok zuen kezkatzen. Esaterako, poemotan bere herriaren (Funtzionarioa) zein, oro har, gizateriaren historiari (Napoleon) buruzko aipamenak topatzen ahal dira, gehienetan begirada kritiko-ironikoz. Harentzat historia ez baitzen kontu itxi eta determinatzailea, Arbaso handiak poeman ageri denez: “birusetatik substantzia heredagarri gehiago ditugu / haiengandik baino”. Soslai humanista horretatik uler liteke halaber klasikoekiko (Arkimedes) edo filosofiarekiko (Kant) interesa. Holubek ondo ikusarazten digu jatorrian zientzia, filosofia eta artea bat eginik zeudela. Gogoan hartu bestela zer jartzen zuen Platonen akademiaren atarian: “ez bedi sar geometriarik ez dakienik”.
Plzen-en jaio zen 1923an, garaiko Txekoslovakiako mendebaldean (gaur egun Txekiar Errepublika). Bigarren Mundu Gerraren amaitzearekin, Pragara joan eta immunologo ibilbideari ekin zion. Aurretik ale solteak argitaratu bazituen ere, 1958an plazaratu zuen bere lehen poema liburua, Denní služba (Eguneroko zerbitzua), eta gerora hamar liburu gehiagotik gora argitaratuko zituen, gehienetatik poemaren bat aurki dezakezula Karlos Cid-ek itzuli eta apailatutako antologia honetan. Hala ere, ez zen samurra izan Holuben publikazio ibilbidea. Bere herrian arrazoi politikoengatik zentsuraturik, atzerrian argitaratu behar izan zituen liburu gehienak harik eta 1979an betoa kendu zioten arte. Hala, batez ere mundu anglosaxoian, sona handia eskuratu zuen, eta XX. mendeko bigarren erdiko Europa erdialdeko poeta handienen artean kokatu izan dute. Horren adibide da Penguin Modern European Poets bilduma kanonikoan sartu izana, R.M. Rilke, Eugenio Montale, Vasko Popa edota Anna Akhmatova bezalako poeten alboan.
Txekoslovakiako Gobernuarekin izandako liskarrek ez zioten bere herriarekiko urruntzerik ekarri; hango ohitura eta tradizioek ere oihartzun egiten dute-eta Holuben poesiagintzan. Poema batean karpak arrantzatzeari buruz dihardu, zeina Gabonetako jaki preziatua den haren herrialdean; beste batean Kafkaren hilobian idazten du, kaieretan antologatutako beste poeta batek, Mallarmek alegia, Baudelaireren hilobian idatzi nola.
Bistan denez, poeta bakana izan zen Holub, bakana bere herrian zein atzerrian, nahiz eta, tamalez, gurean apenas izan dugun haren berririk, 1991n Maite Gonzalez-ek Hegats aldizkarirako itzulitako zenbait poemaz landa.

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    en stock

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    en stock

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    en stock

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    en stock

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    en stock

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    en stock

    21,90 €