0
0

MUNDUKO POESIA KAIERAK: ANNE SEXTON

ANNE SEXTON

MUNDUKO POESIA KAIERAK: ANNE SEXTON
10,00 €
IVA incluido
sin stock
10,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-92468-66-9
Páginas:
64

Ez da bidaia samurra Anne Sextonen poemetan barna egiten dena. Lerro gutxi batzuk irakurrita aski izango du irakurleak bere egiteko letra artean topatzen den oinazea. Sextonen poemek borroka egiten baitute etengabe bizitzaren mindurarekin, eta maite jolasean ari heriotzarekin. “Eta ikasi behar izan nuen / zergatik nuen nahiago / hil, maitatu baino” idatzi zuen argitasun eta gordintasun harrigarriz bere poema laudatuenetako batean, Irudi bikoiztuan. Izan ere, ia ekidinezina suertatzen da Sextonen poesiaz jardun eta haren bizitzako makur eta okerbideak ez aipatzea. Bere buruaz beste egin zuten emakumezko poeten taldekoa dugu, 1974ko urriaren 4an, odola vodkaz blai, garajean zuen Cougar gorrian sartu eta motorra martxan ipini zuenetik. Berrogeita sei urte betetzear zen.
Ordura arte, depresio aldi eta bulkada maniakoen artean egin zuen nola edo hala bizitzan aurrera. 1955etik aitzinera, tratamendu psikiatrikoa jasotzen hasi zen, sekula etengo ez zuena. Haren mediku Marin Orne-k bultzatu zuen poesia idaztera —eta, azkenez, poesia gai bihurtuko zituen halaber bizitzan zehar topatutako sendagileak—. John Holmes-en poesia tailerrera joaten hasi eta denbora gutxian erakutsi zuen dohain berezia zuela poesiagintzarako. Aurrerago Robert Lowell-ekin ere ikasiko zuen —Silvia Plath ikaskide zuela— Bostongo Unibertsitatean, AEBetako poesia konfesionalaren aita ponteetako bat, eta gerora Sextonen poesiagintza ere konfesionaltzat jo izan da.
1960an plazaratu zuen lehen poema liburua, To Bedlam and Part Way Back (Zoroetxera eta buelta (ia osorik)), eta 1966an, Live or Die-rekin (Bizi ala hil), Pullitzer saria erdietsi zuen. Hortik aurrera poeta entzutetsu eta estimatua izango da AEBetan zein kanpoan. 1967an ezagutuko ditu, adibidez, Londresko poesia jaialdian beste bi poeta erraldoi: W.H. Auden eta Pablo Neruda.
Sextonen poesia konfesionaltzat jo izan dela esan dugu, eta egiazki, bere lengoaia eta idazkera aski gertukoa egiten da, harekin dialogoan dagoela sentituko du maiz irakurleak. Gisa horretako poesian bezalaxe, eta dagoeneko aski argi geratuko zen bezala, ni indartsu batek gobernatzen ditu ahapaldiak. Aitzitik, horrek ez du esan nahi, batetik, poemok berehalakoan, aise, idatzi zituenik. Ez alferrik, isiltasunaren (heriotzaren) amenazuarekin gudan, idaztea abortuarekin konparatzen du Isiltasuna poeman. Bestetik, zoritxarrez, Sextonen poesiaren izaera konfesionalak haren biografian sobera lardaskatzera eraman ditu zenbait ikertzaile eta biografo, Sextonen medikua eta alaba zaharrena Linda Gray Sexton —idazlea ere badena— tartean katramilatuz.
Linda ume zelarik idatzi zuen hain justu, Transformations (Eraldaketak), hari irakurtzen zizkion haurrentzako ipuinetan oinarrituta. Sorta horretakoa da Errauskine, zeinak Sextonen poesia moldearen beste bi ildoren arrastoa ematen digun. Alde batetik, umore printzak, sarri askotan garratz puntua dutenak, eta bestetik, inguruarekiko begirada kritikoa, Seigarren salmoa-n ere, esaterako, presente dena.
Ez da beharrezko idazlearen biografia labainean murgiltzea Sextonek zenbat sufritu zuen jabetzeko. Roland Barthes-ek, Jacques Lacan-en terminologiari jarraiki, atsegina (plaisir) eta gozamena (jouissance) bereizten zituen irakurketari zegokionean. Haren arabera, literatura gorenak gozamena ematen dio irakurleari, plazera bainoago. Goi mailako literaturak irakurlearen ziurtasunak eta identitate zurruna jartzen ditu kolokan eta hala, oinazetik du plazeretik bezain. Sextonen poemez mintzatzen garelarik, egokiago da hitz egitea, segurki, gozamenaz atseginaz baino. Hobe guardia altua prest edukitzea zer gerta ere.
Beñat Sarasola

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    en stock

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    en stock

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    en stock

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    en stock

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    en stock

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    en stock

    21,90 €