0
0

MUNDUKO POESIA KAIERAK: GABRIEL FERRATER

GABRIEL FERRATER

MUNDUKO POESIA KAIERAK: GABRIEL FERRATER
10,00 €
IVA incluido
sin stock
10,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-92468-68-3
Páginas:
64

Gabriel Ferraterren ibilbide poetikoa bere bizitzaren iruditzat har liteke: biak izan ziren nahiko laburrak, biak amaitu ziren Ferraterren borondate irmoaren kariaz. Ezaguna da gertaera: sarritan aipatu zuen lagunartean berrogeita hamar urtetatik aurrera bizitzen jarraitzea ez zuela merezi, eta, unea ailegaturik, bere buruaz beste egin zuen haren adiskide behiala sinesgogorren harridura eta oinazerako. 1972ko apirilaren 27a zen, hogeita hiru egun falta zitzaizkion berrogeita hamargarren urtemugarako.
Tartean, bizi hitza merezi izan zuen bizialdi bat eduki zuen, intentsua gorabeheratsua bezain. 1922an jaio zen Reus-en, eta gazterik, Bordelera joan zen familia, gerratik ihesi. Han hartu zuen estreinakoz esku artean Charles Baudelaireren Les Fleurs du Mal (Gaizkiaren loreak), eta hark eragin zion liluraren berri eman zuen bere poema ezagunenetako batean, In memoriam-en. 1936ko Gerraren piztean kokatuta, garaiko gazte baten hezibide sentimentala marrazten digu nolabait ale luze horrek.
Izan ere, Ferraterren poesiaren oinarrian begirada moral eta psikologikoa dago, baina hari buruz abstraktuki jardun beharrean, egoera edo irudi konkretuak lagun ekartzen du orri artera. Idazteko modu horren sakonean T.S. Eliot-en “korrelatu objektiboa” kontzeptua suma dezakegu, zeinaren arabera, poetak, bere sentipenak, kanpoko objektu zehatzen bidez ematen dituen. Egiazki, lirika anglosaxoiaren eragina aski agerikoa izan zen Ferraterren obran. Elioten The Love Song of J. Alfred Prufrock poemaren, modernismoaren mugarri denaren, zantzuak topa litezke In memoriamen eta Igandean adibidez. Eliotekiko miresmen bera zuen halaber Ferraterren bizitzan eta obran arrasto nabaria utzi zuen beste poeta batek, Jaime Gil de Biedmak. Parrandakide eta adiskide min, Espainiako literaturako 50eko Hamarkadako belaunaldiko poeten artean kokatu ohi dira. Egia esatera, nekez sartzen da hor Ferrater, besteek ez bezala katalanez idazten zuelako, baina laguntasun handia partekatu zuen horietako ugarirekin (Gil de Biedmaz gain, Juan Marse, Carlos Barral, Esther Tusquets, Jaime Salinas), eta baita poetika moduko bat ere neurri batean. Ferraterren Aurpegia poema hartu eta Gil de Biedmaren Contra Jaime Gil de Biedma erkatzea besterik ez dugu bi espiritu estetikoren arteko hurbiltasunaz ohartzeko: umore beltzekoa maiz, kasik nihilista ere bai, eta gordina ia beti min egin arte.
Ferraterren poemetako askok istoriotxoak kontatzen dizkigute, narrazioak bailiran ia, beren leku, denbora eta pertsonaia ongi definituekin. Horrek ez du esan nahi, ordea, errazki eta arazki irakurtzekoak direnik. Izan ere, poetaren ohitura errepikatua zen poemetan berak edo lagunarteak soilik ulertzen ahal zituzten erreferentziak sartzea, eta halakoetan zaila egiten zaio irakurleari testua benetan zeri buruz ari den usaintzea. Hainbeste lerratzen da konkretura mikroistorio horien bidez, ezen irakurleari arrotzak ere suerte dakizkiokeen han topatutakoak. Hautsezko zoldaz eta bizikletez josiriko mundu hori irudikatzeko, bestetik, lengoaia poetiko katalan berri bat osatu behar izan zuen, ordura arte nagusi zena hanpatuegia suertatzen zitzaiolako.
Hiru poema liburu baino ez zituen argitara eman: Da nuces pueris (Eman intxaurrak haurrei), Menja't una cama (Jan ezazu hanka bat) eta Teoria dels cossos (Gorputzen teoria). Hirurak bildu zituen liburuki bakarrean 1968an Les dones i els dies (Emakumeak eta egunak) izenburuarekin.
Itzulia izan zenez gero poeta estimatua dugu mundu zabalean. Seamus Heaney poeta irlandar eta Nobel sariak aski goratzen zuen esate batera: “Ferraterren poesiak ez digu soilik gure buruen kontziente egiten, baizik eta poeta original guztien gisara, horrek zer esan nahi duen hausnarrarazten digu”.
Beñat Sarasola

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    en stock

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    en stock

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    en stock

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    en stock

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    en stock

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    en stock

    21,90 €