0
0

MUNDUKO POESIA KAIERAK: SOPHIA DE MELLO

SOPHIA DE MELLO

MUNDUKO POESIA KAIERAK: SOPHIA DE MELLO
10,00 €
IVA incluido
sin stock
10,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-92468-67-6
Páginas:
64

Fernando Pessoaren figura hain da erraldoia Portugalgo poesiaren baitan, ezen haren aurreko eta ondorengo poesiagintzaz hitz egiten baita. Pessoaren ondorengo poeta nabarmenetakoa dugu, bada, Sophia de Mello Breyner Andresen, zeinak, bidenabar, maisuaren eragina jaso zuen (ikus Zikladeak). Izen luze horrekin sinatzen zituen liburuak, amaren abizena aitarenaren aurretik paratuz.
1919an jaio zen Porton sendi aristokratiko baten abaroan eta filologia klasikoa ikasi zuen Lisboako Unibertsitatean. Ez alferrik, gerora idatziko zuen poesia erreferentzia klasikoz josirik egongo da, batez ere Grezia zaharretik hartutakoak. Oso gazterik hasi zen poesia idazten, eta besteak beste, Cadernos de Poesia aldizkarian argitaratu zituen lehenengo poemetako batzuk, Eugenio de Andrade, Jose Regio, Jorge de Sena, Miguel Torga eta beste zenbait idazle portugaldar puntakoren aldamenean.
De Melloren poesia hertsiki dago loturik ezagutza estetikoarekin. Ezagutzak eta estetikak, egiak eta edertasunak, betidanik izan dute harreman paradoxikoa. Esaterako, ezagutzaren osotasunean aporia bat zegoela adierazi zuten Frankfurteko Eskolako filosofoek (Adorno, Wellmer). Alde batetik ezagutza diskurtsiboa genuke, esan daitekeen egia ez-konkretua; bestetik, ezagutza estetikoa, esan (logikoki) ezin den egia konkretua. Horregatik ezin dugu inoiz ezagutza absoluturik erdietsi, beti dagoelako galera alderen batetik.
De Mellorena, bada, egia estetikoa bilatzen duen poesia da, denbora-pasa bilatzen duena bainoago: “O poema não fala de uma vida ideal mas sim de uma vida concreta [Poemak ez dihardu bizitza ideal bati buruz, bizitza konkretu bati buruz baizik]”. Egia estetiko horrek lortzen du gauzekiko harreman zuzena, nahiz eta kontzeptualizatzerik ez dagoen. Horratx poesiaren balioa, munduko gauzekin harreman zuzena lortzea.
Hori dela eta, De Melloren poema ugarik dute halako kutsu transzendentala. Epifania bat azaleratzen dute, hau da, munduaren supituko errebelazioa, eta gisa horretan lortzen da ailegatzea munduaren zerizan funtsezkoenera. Bere poesiaren marka lexikoetako bat “ispilukeria” (miragem) hitzaren erabilera da, hain zuzen ere egia estetikoranzko oztopo den kontzeptua. Hitz hori ageri da esaterako Izarra poema ederrean, non izar batek ahots poetikoa gidatzen duen munduko nahasmendu eta ispilukeria orotan zehar. Helmugara iristen delarik, ez dago ez urre ez suziririk han: “Zenbat desertu / Zeharkatu dudan aurkitzeko zer eta / Gizakien artean hain gertu bizi zen hori”. Izan ere, Emily Dickinsonek bezalatsu, De Mellok ez zuen bazter urrunetan bilatzen munduaren zerizana, ezpada arra eskas batzuetara. Estatubatuarraren jarrera antzekoa zuen idazketari dagokionez halaber. Wadsworth apaizak galdetu omen zion Dickinsoni behin zergatik ez zen irteten gehiago etxetik. Berehalakoan egin omen zion arrapostu: “idatzi egiten dut”. Ez dakigu pasadizoaren berri ote zuen De Mellok baina Idaztea poemak horixe gogorarazten ahal digu. “Idazteak bakarraldiak eta desertuak eskatzen ditu” dio hark ere Wadsworth apaizari erantzungo balio legez.
Sormenaz landa, itzulpengintzan ere nabarmendu zen De Mello. Portugesera itzuli zituen, besteak beste, Euripides, Dante eta William Shakespeare. Alabaina, autore portugaldarrak kanpora eramateaz ere arduratu zen; izan ere, Fernando Pessoa eta Luis de Camões itzuli zituen frantsesera. Beste hainbaten artean, Camões saria eman zioten 1999an, Portugalgo literatur sari gorena.
Honakoa duzu berrogeita hamar urte baino gehiagoz luzatu zen ibilbide poetikoaren Iñigo Roqueren hautaketa eta itzulpen fina, Sophia de Mello Breyner Andresen euskaraz irakurtzeko estreinako parada.
Beñat Sarasola

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    en stock

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    en stock

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    en stock

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    en stock

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    en stock

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    en stock

    21,90 €