OILASKO HEGALAK
RODRIGUEZ, EIDER / RODRIGUEZ, ARRATE
Nola banatu oilasko bat?
Etxe honetan, oilaskoaren atalak aukeratzen azkena ama da. Bere txanda iristen denerako, hegalak baino ez dituen hezurdura da hainbeste mimoz erretako oilaskoa. Aita eta seme-alabak aurreratu zaizkio: haienak dira izterrak eta bularkiak. Amak etsipenez irentsi ditu hegaltxoak. Eta hala egin du urteetan, kexarik agertu gabe.
Egun batez, koxkor bat sentitu du bizkarraldean. Hurrengo egunean bi. Azkura eragiten diote eta ispiluan begiratu du zer ote diren.
Album hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian; familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan da: bakardadea, berekoikeria, haserrea, askatasuna eta maitasuna bezalako sentimenduak jorratzen ditu irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore.