OLAJ-EN BIDAIA
LÉON BARRETO, MARTÍN
Olaj planeta txiki-txiki batean bizi zen etxe oso-oso handi batean.
Egun batean, aspertuta, Olaj ibiltzera atera zen
eta ibili zen!
Olaj ibili zen eta ibili zen, eta isatsa alderantziz zeukan legatz batekin topo egin zuen.
«Lagunduko didazu?», galdetu zion, eta ezetzik esan ez zuenez
Egitura errepikakorreko metatze-kontakizun zirkular honetako protagonista halako Printze Txiki bat da, bakardadeaz nazkatuta, ibilbide iniziatiko bati hasiera ematen diona. Bidean, itxura mitikoa eta balio sinbolikoa duten zenbait animalia harrigarriren laguntza izango du, eta talde heterogenero eta trinkoa osatuz joango da: isatsa alderantziz zeukan legatza, zaldi hegaduna, ortzadar tigrea, elefante elegantea
Olaj-en bidaia Martín León Barreto-k sorta kromatikoak kolore oparotasunez eta armoniaz konbinatzeagatik nabarmentzen da. Forma geometrikoko irudiak dira, mugimendua eta dinamikotasunez jantziak eta fauna-puzzle konplexu batean bezala txertatuak.
Santiagoko Udaleko Hezkuntza Sailak eta Kalandraka argitaletxeak deitutako Album Ilustratuaren Compostela Nazioarteko IV. Saria eskuratu duen obra ipuin tradizionaletan oinarria duen eskema baten araberakoa da: errimak, kontrakoen jolasak, elkarrizketa errepikakorra, ahozkotasuna
Olaj-ek adiskidetasunaz eta eskuzabaltasunaz diharduen abentura bateko partaide egiten gaitu, egun eta gau oso batez.
ALBUM ILUSTRATUEN NAZIOARTEKO IV. COMPOSTELA SARIA, 2011
Egitura errepikakorreko metatze-kontakizun zirkular honetako protagonista halako Printze Txiki bat da, bakardadeaz nazkatuta, ibilbide iniziatiko bati hasiera ematen diona. Bidean, itxura mitikoa eta balio sinbolikoa duten zenbait animalia harrigarriren laguntza izango du, eta talde heterogenero eta trinkoa osatuz joango da: isatsa alderantziz zeukan legatza, zaldi hegaduna, ortzadar tigrea, elefante elegantea?
«Olaj-en bidaia» Martín León Barreto-k sorta kromatikoak kolore oparotasunez eta armoniaz konbinatzeagatik nabarmentzen da. Forma geometrikoko irudiak dira, mugimendua eta dinamikotasunez jantziak eta fauna-puzzle konplexu batean bezala txertatuak.
Santiagoko Udaleko Hezkuntza Sailak eta Kalandraka argitaletxeak deitutako Album Ilustratuaren Compostela Nazioarteko IV. Saria eskuratu duen obra ipuin tradizionaletan oinarria duen eskema baten araberakoa da: errimak, kontrakoen jolasak, elkarrizketa errepikakorra, ahozkotasuna? Olaj-ek adiskidetasunaz eta eskuzabaltasunaz diharduen abentura bateko partaide egiten gaitu, egun eta gau oso batez.