PRINTZE TXIKIA (AZAL BIGUNA)
DE SAINT-EXUPÉRY, ANTOINE
Printze txikia (Le Petit Prince) Antoine de Saint-Exuperyk idatzitako ipuina da, 1943an argitaratuta. New Yorkeko hotel batean zegoenean idatzi zuen eta AEBn argitaratu zen lehen aldiz.
Hasieran, umeentzako liburua dela ematen du, baina jorratzen diren gaiak oso sakonak dira: bizitzaren zentzua, adiskidetasuna eta maitasuna. Antoine de Saint-Exupéryk bere burua irudikatzen du Saharako basamortuan, galduta, hegazkin-istripu bat sufritu eta gero. Orduan, printze txiki estralurtar bat agertzen da eta berarekin hitz egingo du luzez. Idazleak bere ikuspegi propioa ematen du giza-ergelkeriaz eta umeen jakintza samurraz, zeina pertsona gehienek galtzen duten haztean.
Ipuinean idazleak berak egindako marrazkiak ere agertzen dira
[ iturria: eu.wikipedia.org ]