0
0

Q

(LEHENBIZIKOZ EUSKARAZ)

BLISSETT LUTHER

Q
20,00 €
IVA incluido
sin stock
20,00 €
IVA incluido
sin stock
Añadir a favoritos
Editorial:
DDT BANAKETAK
Año de edición:
2009
ISBN:
978-84-613-5252-4
Páginas:
612

Luther Blissett italiarren «Q» eleberri arrakastatsua, «lehenbizikoz euskaraz»

Luther Blissett idazle italiarren «Q» eleberriaren euskarazko itzulpena plazaratu du Ekoizpen Galduak argitaletxeak, XVI. mendeko kontraerreforma kristaua garatzen den Europan girotutako liburu arrakastatsua.
p042_f01_147x100.jpg

Ane ARRUTI BILBO

AC Milano futbol taldean aritutako jokalari baten izena da Luther Blissett, eta horixe baliatu zuten 1990eko hamarkadan militante politiko antiautoritario talde batek euren ekintzak sinatzeko. Izen horrekin kaleratu zen 1999an «Q» eleberri korala eta dagoeneko 200.000 aletik gora saldu dira jatorrizko hizkuntzan, italieraz. Hizkuntza askotara itzulia izan da eta orain, azalean ageri den moduan, «lehenbizikoz euskaraz» irakurtzeko
Jorratzen dituen gaiengatik eta pertsonaiengatik, Humberto Ecoren «Il nome della Rossa»rekin alderatu izan dute kritikariek, nahiz eta epe aldetik 300 urteko aldea izan. 1517. urte inguruan kokatzen da istorioa. Alemanian Karlos V.a enperadorearen, printze alemaniarren eta beste boteredunen agindupean bizi dira eta Eliza erromatarrak obren bidezko justifikazioa bultzatzen du, bekatuak prezio onean barkatuz. Salerosketa horrek lotsatuta, Martin Lutero agustindar fraideak honen aurkako tesiak jartzen ditu Wittenbergeko katedralaren sarreran.

Liburuko protagonistak Europan zehar egindako 30 urteko bidaia kontatzen da. Hainbat matxinadatan parte hartuko du: Thomas Müntzerrekin batera borrokatuko da laborarien gudan, Münsterreko Iraultzan bertan izango da... Bidaia horretan, ordea, Erromako Eliza katolikoko Guiovanni Pietro kardinalaren Q izeneko espia batek jarraituko du.

Liburuak ezin hobeto deskribatzen du garai hartako pertsonaien bizimodua eta izan ziren mugimenduak. Azaletik begiratuta, nobela poliziakoa dela esan daiteke, thriller bat. Baina sakonean hori baino gehiago da. Atzoko aurkezpenean, garai hura landu duen Edorta Jimenez idazlea ere bertan izan zen. «Garaia ezagututa, harrigarria da nola egiten dituen pertsonaien erretratuak eta interes politikoak nola azaltzen dituen. Zelan janzten duten hori zoragarria da, zelako sarraskiak dauden, botereak nola maneiatzen dituen hari guztiak», adierazi zuen eta gaur egungo egoerarekin ere alderatu zuen. «Mendeak igarota bere horretan segitzen dugu, ustez ukitu ezinak diren liburuak irakurriz eta interpretatuz. Anarkista, marxista, komunista... izenak ahaztu. Heterodoxiak batzen gaitu, utopia amesten jarraitzen dugu. Matxinadaren eskubidea aldarrikatzen da».

Luther Blissett egileek «sormen aldetik bere buruaz beste egitea» erabaki zuten eta Wu Ming izena hartu dute azken urteetan (mandarinez «izenik ez» esan nahi du). Bakarka (Wu Ming 1, Wu Ming 5...) zein taldeka kaleratzen dituzte lanak. Argitaratutakoen artean dago berriki gaztelaniara itzuli den «Manituana», estatubatuar gizartearen sorreraren inguruko trilogiaren lehen atala.

[ iturria: http://www.gara.net ]

Artículos relacionados

  • EL GUILLOMO
    EL GUILLOMO
    WALL KIMMERER, ROBIN
    La autora de Una trenza de hierba sagrada, Robin Wall Kimmerer, recolecta bayas junto a los pájaros, reflexiona sobre la ética de la reciprocidad que subyace en la economía del regalo. ¿Cómo podemos aprender de la sabiduría indígena y del mundo vegetal para reimaginar lo que más valoramos? Nuestra economía se basa en la escasez, la competencia y el acaparamiento de recursos, y...
    en stock

    16,00 €

  • OXÍGENO
    OXÍGENO
    JIMÉNEZ SERRANO, MARTA
    El libro más personal de la última revelación literaria española. Una poderosa historia real sobre la vida, el amor, la muerte y la literatura. «Oxígeno es la confirmación de que Marta Jiménez Serrano pertenece a la misma patria literaria que Zadie Smith, Nora Ephron o Joan Didion. Un texto emocionante, preciso, literario y lleno de furia de clase, que convierte el parpadeo ent...
    en stock

    18,90 €

  • FERMENTOS
    FERMENTOS
    , BASQUE CULINARY CENTER
    El gran libro de referencia de la técnica del fermentado con todos sus fundamentos y las últimas técnicas y tendencias.La fermentación constituye un delicioso proceso colaborativo que ha dejado una huella trascendental a lo largo de nuestra historia, a partir de la acción invisible y conjunta de microorganismos de diversa naturaleza, regulados en mayor o menor medida por seres ...
    en stock

    44,95 €

  • NO HAY QUE TOMAR A LOS IMBECILES POR GENTE
    NO HAY QUE TOMAR A LOS IMBECILES POR GENTE
    EMMANUEL REUZE, / NICOLAS RUHAUD,
    UN CÓMIC FEROZ Y CORROSIVO QUE DINAMITA LOS LÍMITES DEL HUMOR ¿Estudias, trabajas, llevas una vida de mierda? Entonces no lo dudes, este es tu cómic. Lo protagoniza gente como tú: precaria, miserable, ilusa. En sus páginas encontrarás aplicaciones de móvil para hurgar en la basura, anuncios de consumo salvaje, consejos prácticos para sobrevivir a la saturación hospitalaria y un...
    en stock

    28,00 €

  • VIDAS DESCONTADAS
    VIDAS DESCONTADAS
    VIDES, EQUIPO
    ¿Cómo es la existencia cuando no hay cobijo, ni protección, ni refugio? ¿Se existe sin la visibilidad que da ser parte de un relato común, o de un registro? ¿Qué alternativas se abren en un contexto así, tan desolador? ¿Y cómo es posible contar si no se tiene ni cuentas ni cuentos, no unos que reconozcamos, si aquello que buscamos contar quedó fuera de todo «registro sensible»?...
    en stock

    18,95 €

  • ATC 1963
    ATC 1963
    HOP, ANA
    Estas imágenes exploran la lucha cotidiana con una enfermedad mental que, aunque hoy se aborda con mayor apertura, durante mucho tiempo fue un secreto familiar. Más que un documento personal, como señala la autora, esta obra se erige como una declaración ...
    en stock

    35,00 €