SANDRO BOTTICELLIREN VENUSEN JAIOTZA ETA UDABERRIA
ITALIAKO LEHEN ERRENAZIMENDUAN ANTZINATEA IRUDIKATZEKO...
ABY WARBURG
Aby Warburg arte historialariak (1866-1929) Udaberria eta Venusen jaiotza, Sandro Botticelli Errenazimenduko margolariaren (1445-1510) bi obra piktoriko nagusietan zeharreko ibilbide liluragarria egiten du liburu honetan. Erudizio eta xehetasun handiz, Warburgek bi margolanak sortzeko orduan artista florentziarrarengan eragina izan zuten obra literario zein piktorikoak aurkezten dizkigu. Liburua, jatorrizko egiturari jarraituz, lau atal nagusitan banatzen da. Lehen atalean Venusen jaiotza margolana aztertzen du, Antzinateko eta Italiako lehen Errenazimenduko obren arteko antzekotasunetatik abiatuta, Botticelliren ikonografiaren esanahi konplexuan sakontzen saiatuz. Metodo bera aplikatzen du autoreak bigarren atalean, Udaberria lanaren azterketari ekiteko. Hirugarren atalean, ikuspegi zabalagoa bereganatuta, Botticelli bera eta Leonardo da Vinci bezalako oinarrizko bi artisten arteko loturak ezartzen ditu. Azkenik, laugarren atalean, Sandro Botticelliren ibilbideari buruzko eranskina gehitu dio Warburgek bere ikerlanari, artistaren testuingurua ezagutzeak bi margolan ospetsuak egoki interpretatzen lagundu dezakeelakoan.