0
0

STEPHANE MALLARME ANTOLOGIA

MALLARME, STEPHANE

STEPHANE MALLARME ANTOLOGIA
10,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
10,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2016
ISBN:
978-84-92468-89-8
Páginas:
64

Poesiaren historiako izen handienetako bat dugu Stephane Mallarme (1842-1898), askoren iritzian XIX. mendeko olerkigintzaren gailurra. Baiki, bide urratzailea izan zen zentzu askotan, modu agerikoenean Dado kolpe batek poemak erakusten duen gisara, zeina bertso librearen nahiz abangoardien aitzindaritzat jotzen den. Errima eta konbentzio espazialak bazter utziz, bere horretan kasik objektu artistikotzat jo daitekeen pieza bat konposatu zuen, gerora abangoardistek (Guillaume Apollinaire, Joan Brossa, Joxan Artze) hainbeste jorratutako poesia bisualetako estreinakoetako bat.
Poema hori bada ere ziur aski Mallarmeren ale ikusgarri eta apurtzaileena, guztiz okerra litzateke haren obra horretara mugatzea. Areago, haren obrako poema guztiak hartzen ditu kritikak goi mailakotzat, eta ia denen gainean idatzi dira hamaika saio eta interpretazio. Izan ere, Mallarmeren obra zabala bainoago trinkoa da; esanahien multiplikatzea poema berrien idazketaren bidez bilatu beharrean poemen etengabeko idazketa, fintze, berridazketa bidez bilatzen zuen. Urregintzako langintza bailitzan, azkenerako haren poemetan hitz bakoitzeko esanahi ugari sortzen dira, oihartzun segida ia amaiezinekin. Ezagunak dira, adibidez homofonien bidez sortutako esanahi jokoak (cygne (zisne) / signe (zeinu)) edo metonimia bidez egindakoak (azur/ciel). Mallarmeren obraren erregulartasun eta trinkotasun horren kausaz, oso lan nekeza da hura antologatzea, beti geratzen baitira bazterrean aintzat hartzea ongi merezi duten poemak. Antologia bat egitea definizioz ekintza injustua bada, kasu honetan are injustuago.
Edonola den, muga oro gure eginda ere, antologia hau aski baliagarria da Mallarmeren poesiara gerturatzeko, estreinako aldiz euskaraz gainera. Bertan topatuko ditu irakurleak, arestian aipatutako poema enblematikoaz aparte, Leihoak eta Larrimina, esaterako, poesia sinbolistako bi poema eredugarri, Herodias poema-tragedia bukatugabea eta Fauno baten arratsaldea (Paul Valeryren esanetan poesia frantseseko poema behinena eta Claude Debussyren pieza bat inspiratu zuena), edota Bere azazkal puruek goian dute onixa sonetoa, besteren artean Octavio Paz-ek itzuli eta bikainki iruzkindu zuena.
Beste sail batekoak dira miresten zituen pertsonen omenez idatzitako poemak. Omenaldi horiek metonimietan zertzen zituen maiz: Edgar Allan Poeren eta Charles Baudelaireren hilarriei idatzi zien Poe eta Baudelaire goresteko, eta bere etxeko haizemaileei haren emazte eta alaba ondratzeko. Fikziozko pertsonaiei ere omen egin zien baina, Des Esseintes-entzako prosa poeman bezalaxe, non Joris-Karl Huysmansen A rebours (Ile kontra) nobelako Jean des Esseintes protagonistari idatzi zion. Omenaldi horietan agerian geratzen da sinbolismo frantsesaren lerroa, Baudelairek Poe irakurtzen duenean abiatzen dena nolabait, eta Mallarmeren ondorengo Valeryrekin osatzen. Esan bezala, alimalezko eragina izango zuen haren poesiak gainontzeko herrialdeetan, T.S. Eliot-engandik hasita, Ruben Dario edota, gurean, Lauaxeta eta Xabier Lizardirenganaino.
Itzal horren eragina ere bestela uler liteke baina. Apollinairek inoiz aipatu omen zuen Mallarmeren ondoren ezin zela gehiago poesiarik egin ordura arteko moldean; halako zedarria izan zen, ezen harengandik aparte ibiltzea beste erremediorik ez baitzegoen, Apollinaireren beraren poesiagintzak erakusten duen moduan. Aldez edo moldez, bada, ezagun da Mallarmeren geriza luze-zabal izan zela oso.

Artículos relacionados

  • PARA SENTHURAN
    PARA SENTHURAN
    AKWAEKE, EMEZI
    En tres novelas aclamadas por la crítica, Akwaeke Emezi ha descubierto a sus lectores un universo marcado por tensiones familiares, sistemas de creencias igbo y la búsqueda inagotable de lo que significa ser libre. Ahora, en esta extraordinaria autobiografía, le autore de La muerte de Vivek Oji (consonni 2022) revela las desgarradoras a la par que ineludibles verdades de su pro...
    En stock

    19,50 €

  • EL CELO
    EL CELO
    URRACA, SABINA
    EL ESPERADO REGRESO DE UNA DE LAS MEJORES AUTORAS DEL MOMENTO Una novela sobre la animalidad del deseo y el miedo a nombrar «Infalible y con un devenir arrasador, El celo contiene algunos de los pasajes más bellos de la autora. [...] Este libro esperadísimo es digno de celebración».Elisa Victoria «Urraca cuenta nuestras historias: las de todas las perras rabiosas».María Fernand...
    En stock

    19,90 €

  • LA MEMORIA DE LOS ANIMALES
    LA MEMORIA DE LOS ANIMALES
    FULLER, CLAIRE
    La aclamada autora de Tierra inestable firma una novela inquietante y emotiva en la que reflexiona sobre la libertad, la vulnerabilidad, el sacrificio y, ante todo, la necesidad de aferrarse a la vida mientras quede algo por lo que vivir. Una pandemia arrasa un mundo desprevenido. Neffy, una joven bióloga torturada por los errores que han hundido su carrera, decide participar e...
    En stock

    23,95 €

  • INTENCION
    INTENCION
    SULLIVAN,DANI
    Simplifica tu vida. Expresa tus deseos. Vive con intención. ¿Eres capaz de hallar tu propósito de vida? Vive cada día de manera previsora, concentrándote en tus metas y en los pasos tangibles que puedes dar para alcanzarlas. A través de ejercicios constructivos, citas inspiradoras, la redacción de un diario y prácticas de reflexión, este programa de diez pasos es la guía perfec...
    En stock

    16,95 €

  • LA COLONIA
    LA COLONIA
    MAGEE, AUDREY
    Una soberbia novela sobre la compleja convivencia entre un pintor inglés y los habitantes de la pequeña isla irlandesa a la que viaja. Candidata al Premio Booker. Finalista al Orwell Prize y del Irish Book Award En el verano de 1979, un pintor inglés desembarca en una pequeña isla rocosa, de apenas un centenar de habitantes, frente a la costa oeste de Irlanda. El señor Lloyd ...
    En stock

    23,90 €

  • ¡YAHHO JAPÓN!
    ¡YAHHO JAPÓN!
    OFFREDO, ÉVA
    ¿Sabías que en Japón hay mujeres artificieras? Son las que imaginan y fabrican los fuegos artificiales. También hay artesanas de las cometas y los fideos soba, y estudiosas del musgo de los bosques, que tiene poderes extraordinarios. Existen las areneras, porque los baños de arena volcánica son muy relajantes, y las luchadoras de sumo. Y artistas que con esmero, resina y polvo ...
    En stock

    19,90 €