TANTA BATEN ISTORIOA
IGERABIDE SARASOLA, JUAN KRUZ
Istorio honen protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat. Liburua irakurtzen hasi orduko, tantarekin batera bidaiatzeko gonbitea jasoko dugu, zerutik lurrera, gure barru-barruraino iritsi arte.
Bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruzko album poetikoa.
Leuntasunez idatzitako eta ilustratutako kontakizun hunkigarria.