USOA HEGEN ETORRITAKO NESKA
ZUBIZARRETA
Kukua, Afrikatik etortzen den hegazti migratzaile baten izena
da. Kasai, Afrikatik etorri zen neskatila maitagarri baten
izena da. Kukuaren antzera, Kasai hegan etorri zen. Afrikatik
hegazkin batean bidali zuten. Horrexegatik hemen denek Usoa
esaten diote, hegan etorritako neskatoa. Eta aurtengo udaberrian
ere kukua Afrikatik etorri da: ku-ku, ku-ku! Txanponak sakeletan,
haur guztiak pozaren pozez dabiltza. Baina Usoa serio jarri
da, eta urduri, eta kopetilun?